Bukatu berri dute ikasturtea bai ludotekan eta bai liburutegian ere; hala, merienda egin zuten ludotekako umeek egubakoitzean, hori ospatzeko.
Bi zerbitzu horiek herriko umeendako egokitu zituen Gurel guraso elkarteak, ludoteka 6 urtera arteko umeendako, eta liburutegia adin horretatik gorakoendako.
Ludotekaren balorazioa oso ona da; ez da gauza bera gertatzen liburutegiarekin. "Ludotekan, umeak oso-oso gustura ibili dira; baina, liburutegia ez da nahi adina aprobetxatu. Beharbada, adin banaketarekin, larregi mugatu dugu. Datorren ikasturterako, buelta pare bat eman beharko diogu", azaltzen du Gureleko Eguzkiñe Alberdik.