Larreen arduraduna etorriko da basoen gainean jarduteko

Mirari Altube Arrese 2010ko mar. 3a, 16:03
Gatzagan izango da laster Aldundiko larreen gaineko arduraduna. Basoen garbiketaren gainean jardungo du abeltzainen elkarteko kideekin eta Udal ordezkariekin.

Asier Elkorobarrutia mendien ardura duen zinegotziak badaki basoa garbi izateak duen garrantzia. Hala, garbiketa lan horiek egiteko makina erostea zuen helburu iaz abeltzainen elkarteak baina dirurik ez, eta erosketa atzeratzea erabaki zuten. Aurten ere dirurik izango ez den beldur da Elkorobarrutia; horregatik, basoen garbiketen gainean jardun gura du larreen arduradunarekin, Gatzagako basoak garbi zelan mantendu erabakitzeko. Pagoeder aldean, esaterako, sasi handienei sua emateko baimena eskatu gura dio. Ganaduarendako ere oso garrantzitsua dela basoa garbi egotea dio Elkorobarrutiak: "Zenbat eta hobeto egon, gure basoetan ganadua sartzeko eskaera gehiago jasoko ditugu".

Ganadua aterata

Aste bukaeran bukatu da ganadua basoetatik ateratzeko epea. Otsaileko azken egunean atera behar da derrigorrez belarra hazteko eta basoa suspertzeko eta berriro maiatzaren 1ean sartu –behiak, zaldiak eta ardiak–. Horretarako baimen eskaerak azaroan aurkeztu zituen Udalak eta orain baimen horien berri emango diete. Aurten, gainera, gatzagarrak ez diren abeltzainak ere interesatuta daude eta ikusi egin behar zenbatendako dagoen lekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak