Lapurdi aldera doaz 'Sorginak' aste bukaeran

Mirari Altube Arrese 2007ko ira. 17a, 14:16
Sorginak emakume elkarteko kideak Lapurdi aldera doaz aste bukaera pasatzera. Izena emateko azken eguna gaur da, hilak 17.

Gatzagako Sorginak emakume taldeak urtero antolatzen du irteera bat, eta aste bukaeran izango da. Lapurdi aldera joatea erabaki dute, Arrasaten bizi den Rene Arbustan zuberotarra gidari hartuta. Zapatuan, hilak 22, atera herritik eta mugan dagoen Zugarramurdin geratuko dira sorginen museoari bisita egiteko. Ondoren Ainhoa eta Ezpeleta aldera jo eta piper kontserba lantegia ikusiko dute hemen. Baionan egingo dute lo; lo bakarrik ez, parrandan egiteko asmoarekin doaz-eta. Domekan, Donibane Lohitzunera joango dira, eta kortsarioen festarekin egingo dute topo. Bazkalostean itzuliko dira etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak