Landa Ingurunearen Garapenerako departamentuak 3.100.000 euro bideratu ditu egitasmora. Batez ere bi eratako proiektuak garatzeko izango da dirua: urak bideratzeko eta herrietako bideak konpontzeko edo berriak egiteko. Hala, Gatzagako Udalak hainbat proposamen ditu: baserrietara dauden sarrerak konpontzea, tartean Gatzagain ingurukoa, eta Gaztainuzketako mendi etxeetan urarekin duten arazoari irtenbidea topatzea. Gastuaren %80 finantzatuko du Aldundiak –150.000 eurora arte– eta 2009ko abendua bitartean bukatuta izan beharko dituzte lanak udalek.