Tartean, bere sailak antolatu zituen larre batzuk ikusten egon zen, Olaunen eta Pago Ederren. Horrez gain, Gaztainuzketa auzoa eta gatz museoa ere bisitatu zituen. Gatzagaz gain, Urkulun eta Oñatin ere egon zen diputatu arrasatearra.
Pistak berritu
Nekazaritza sailarekin lanean dihardu Udalak, besteak beste, pista batzuk berritzeko laguntza eskuratzeko, batez ere, Olaunen.