Kutxazaina konpondu dute eta laster da martxan

Mirari Altube Arrese 2009ko otsailaren 10a

Abendu hasieran lapurretan egiten saiatu ziren San Migel plazan dagoen kutxazain automatikoan. Segurtasun-kutxa udaletxe barruan dauka kutxazainak eta hara sartu ziren lapurrak, zabaltzeko asmoarekin. Dirurik ez zuten eroan, baina kalte handia egin zioten segurtasun-kutxari eta ordutik ez da egon martxan Gipuzkoako Kutxaren kutxazaina.

Bi hilabete behar izan dituzte Kutxako langileek lapurrek egindako kaltea konpontzeko, baina dagoeneko bukatu dituzte lanok. Orain kutxazaina erabat ondo dagoela frogatzera pasatu behar dute teknikariek eta behin oniritzia emandakoan diruz beteko dute eta martxan jarri. Kutxako arduradunek ez dakite aste honetan bertan izango den hori, baina 15 egunen buruan martxan egongo dela ziurtatu dute.

Gipuzkoako Kutxak San Migel plazan daukan kutxazaina orain dela hiru urte jarri zuten eta herriko bakarra da. Hori horrela, gatzagarrek ezin izan dute dirurik atera herrian azken bi hilabeteotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak