Gaztainuzketako txaboletan eta jatetxean hiru aste daramate dagoeneko ur barik. Udalak uste du autopistako lanek eragin dutela sikatzea eta lanen arduradunekin ipini dira harremanetan. Momentuz, Marotoko poste azpiko iturburua egokitzen dabil Udala behin behineko konponbide modura. Ur-hornidura egunotan kamioi-zisterna bitartez dabiltza egiten.
Marotoko iturburua egokituko dute
Errege egunaren bezperan izan ziren teknikoak Lapikoxuluetako iturburua aztertzen, Gaztainuzketatik 300 metrora dagoena. Emaitzen zain dauden bitartean, Marotoko poste azpiko iturburua erabiliko du Udalak. Herrian geratzen den azkena da hau eta lanak egubakoitzerako amaituta izan gura ditu Udalak. Horretarako 27.000 euroko aurrekontua dauka Udalak.