Kantabriako Isla eta Noja herriak ezagutzera joango dira erretiratuak ekainaren 4an

Mirari Altube Arrese 2010ko mai. 24a, 14:32
Toki Eder erretiratuen elkarteak irteera egingo du datorren ekainaren 4an, egubakoitza. Kantabria aldera joango dira, kostaldean dauden Isla eta Noja herriak ezagutzeko asmotan.

Santander hiriburutik 50 bat kilometrora daude bi herriak, elkarrengandik oso gertu, eta, eguraldia lagun izanez gero, paraje ezin politagoak dituzte biek. Herriko altxorrak ezagutzeko aukera izango dute, Islako kondeen jauregia eta Nojako San Pedro eliza esaterako, eta inguruko bazterrak ere bai; tartean, hiru kilometro eta erdi dituen Trengandin hondartza. Gero Isla inguruko jatetxe baten bazkalduko dute, eta, etxera bidean, Bizkai aldean geratuko dira beste bisitatxo bat egiteko.

Azken eguna, domeka

Izena emateko epea zabalik dago domekara arte, hilak 30. Horretarako, Juan Mari Makatzaga edo Tere Aranburuzabala zuzendaritzako kideekin egin behar dute berba. Izenemate data errespetatzeko eskatu dute antolatzaileek, jatetxean lekua gorde eta autobusa eskatu behar dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak