Jende asko eta giro bikaina jaietan

Mirari Altube Arrese 2007ko ira. 10a, 14:09
Eguraldia lagun jende asko gerturatu zen Gatzagara jaien usainean. Herrikoek otxandiarrak, eskoriatzarrak, aretxabaletarrak eta beste hainbat tokitatik joandakoak izan dituzte lagun jaietan, eta giro bikaina sortu dute guztien artean.

Andramaixak bukatu berri biharamunarekin harrapatu dugu kultura zinegotzi den Ainara Zubillaga. Eztarria urratuta baina pozik azaldu da, jende asko ibili da-eta jaietan: "Uste baino jende gehiago ibili da, egunez zein gauez. Ez da gainera, inolako arazo edo ezustekorik egon".

Egubakoitz gaueko kontzertuek jende gaztea ekarri zuten herrira. Zapatu arratsaldeko ekitaldiek, ostera, ume eta gaztetxoak. Zapatuan, gainera, otxandiarrak iritsi ziren ohiturari jarraituta; batzuk oinez, beste batzuk automobiletan, eta pilotalekua ia bete egin zuten bazkalorduan. Herri afariak ere izugarrizko arrakasta izan zuen, txartel guztiak saldu zituzten, 150. Eta mendiko bizikleta zeharkaldira 180 lagun etorri ziren; 150 helduak eta 30 umeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak