Herritarrek aspaldi zeukaten eskatuta San Migel plaza barreneko horma egokitzeko umeendako arriskutsua zelakoan; izan ere, hainbat metrotako garaiera dago bertatik azpiko bidera. Segurtasuna bermatze aldera baranda jartzea erabaki zuen Udalak E-planaren bigarren dirulaguntzarekin.
Eta behin jarrita iritzi ezberdinak daudela herrian jakinarazi digu alkateak: poztu egin dira asko, "bazen ordua" esan dute beste batzuk eta alferrik egindako lana izan dela uste duenik ere badago.