Jaietarako horma-irudia egiteko deia

Maider Arregi 2007ko uztailaren 16a

Irailaren 7, 8 eta 9an ospatuko dituzte Andramaixak –herriko jai nagusiak– gatzagarrek, eta egitaraua gertatzen hasita dago Kultura Saila. Jai egitarauko irudia lehiaketa bidez aukeratzea erabaki du aurten Udalak, eta gatzagar guztiei egin die dei parte har dezaten, txiki zein heldu.

Andramaixak, Leintz Gatzaga, irailak 7, 8 eta 9 leloa agertu behar du irudiak, baina gainerako baldintzarik ez dago, eta edozein estilotan marraz daiteke.
Horma-irudiak Gatzagako udaletxean utzi behar dituzte egileek hilaren 19rako, eguena. Epaimahaia udalbatzako kideek osatuko dute, eta irabazleak saria jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak