Izendatu dituzte Udal batzordeburuak

Mirari Altube Arrese 2007ko uzt. 6a, 12:36
Atzo, eguena, egindako osoko bilkuran osatu zituzten Udal batzordeak eta batzordekideak izendatu. Gainera, erabaki zuten bi hilean behin egitea ohiko osoko bilkurak, eta lehenengoa irailaren 13an izango da.

 Kultura saila, Ainara Zubillaga eta Iñaki Elkorobarrutiak eroango dute; Zerbitzuak Elkorobarrutiak, berak; Hirigintza, Iñaki San Pedrok; Mendien saila, Asier Elkorobarrutiak; Gizarte Zerbitzuak, Zubillagak eta Ogasuna, Eusebio Villar alkateak. Alkateordea, ostera, Zubillaga izango da.
Zinegotziak zazpi dira guztira, baina bostek bakarrik izango dute batzordeen ardura. Gainerako biek, Ainhoa Barandiaran eta Ibon Oñederra, besteei lagunduko diete inongo buru izan barik.


Hainbat erakundetara joango diren ordezkariak

Udalak, gainera, hainbat erakundetan ditu ordezkariak. Debagoieneko mankomunitatera joango dena Villar alkatea izango da; Antzuola, Elgeta eta Gatzagak osatutako Gizarte Zerbitzuetako mankomunitatera eta Goienara, Zubillaga; Suradesara, San Pedro; Mendi nekazaritza elkartera eta Ur Kontsortziora, Asier Elkorobarrutia; Eudelen parte hartuko duena alkatea bera izango da eta Jakion kontserben enpresan egongo dena ere bai; eta argi-indarra banatzen duen Leintzargi enpresan izango den ordezkaria, Ibon Oñederra.


Eta erabaki zuten ohiko osoko bilkurak bi hilean behin egitea, hileko 2. eguenean hain zuzen, eta lehenengoa irailaren 13an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak