Itzal Zubillagaren marrazkiak iragarriko ditu jaiak

Mirari Altube Arrese 2007ko uzt. 27a, 12:42
Lehiaketa deitu zuen Udalak jaietarako horma-irudia aukeratzeko, eta Itzal Zubillaga gaztetxoarena hautatu du epaimahaiak. Irailaren 7tik 9ra ospatuko dituzten Andramaixetako egitaraua lotuta dauka Udalak.

Hiru horma-irudi aurkeztu zituzten lehiaketara, eta 7 urte dituen Itzal Zubillaga Alberdi neskatoarena aukeratu dute epaimahaiko kideek. Buruhandi bat neska baten atzetik dabilela agertuko da egitarauko azalean: "Buruhandiak oso gustuko ditudalako egin dut", azaldu digu irabazleak. Saritxoa ere jasoko du Zubillagak.


Aurtengo Andramaixa jaiak aste bukaeran ospatuko dituzte, irailaren 7tik 9ra bitartean, hortaz, hiru egun bakarrik izango dira. Hala ere, ekitaldiz gainezka datoz hiru egunok Kultura zinegotzia den Ainara Zubillagak esan digunaren arabera: "Aste bukaeran izatean egun gutxiago dira, baina egun bakoitzean ekitaldi gehiago. Gainera, pentsatu gura dugu jende gehiago hurreratuko dela gurera". Irailean emango digute egitarau osoaren berri.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak