Bidegorriaren proiektuari iradokizunak aurkezteko epea bukatu da eta Gatzagako Udalak hainbat egitea erabaki du. Gatzagako tarteari dagokion proiektu zehatza ez du ezagutzen oraindik, baina Gipuzkoako bidegorriari dagokiona ikusi du eta aldaketa batzuk egitea proposatu gura du.
Bidegorria ez da pasatuko herritik proiektuaren arabera, eta Udalak proposatu gura du herritik bidegorrirainoko bidea egitea, automobilik hartu beharrik ez izateko gatzagarrek bizikletan ibiltzeko. Bestalde, bidegorria trenbide zaharretik egitea aurreikusi dute "utzita dagoelako", baina Eusebio Villar alkatearen esanetan ez da hala, baserrietara doazen bideak egin dituztelako trenbidean. Hortaz, konponbidea bila dezatela gura du: alboan egin beste bide bat edo dagoen bidetik biak –bizikletak eta automobilak– pasatzeko moduko tokia egin. Erantzunaren zain geratuko dira eta proiektua aurkeztutakoan erabakiko dute alegaziorik jarri edo ez.