Gatz museoaren ostean, eta eraberritzen ari diren Oñatiko parrokia ikustera joan aurretik, Gatzagako bertako jatetxe baten jardunaldi gastronomikoetako menu bat bazkaltzeko aukera izan dute.
Galdosen arabera, horrelako ekimenak garrantzitsuak dira Debagoiena ezagutzera emateko, baita Gipuzkoan bertan ere.
Baina ez da turismoa izan gaur Debagoienera etortzeko arrazoi bakarra. Izan ere goizean, Mankomunitatean egon da Galdos ibarreko zinegotzi eta alkateei Diputazioak martxan jarriko duen Gipuzkoa + 20 garapen estrategikorako prozesua aurkezten.