Iaz baino 60 lagun gehiago mendi bizikleta irteeran

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko ira. 7a, 14:32
Aurten ere antolatu dute mendi bizikleta irteera Gatzagako jaien barruan, eta joan den urtean baino 60 lagun gehiagok hartu dute parte nagusietan: 178 guztira, neskak, hiru. "Oso pozik gaude. Lehen urrian egiten genuen, eta irailean errepideko lasterketa. Baina azken hiruzpalau urte hauetan uztailean egiten dugu errepidekoa eta irailean mendikoa, eta asmatu dugu", dio Alberto Altube antolatzaileak.

Pedalak apurtu

09:30ean hasi zuten ibilbidea txirrindulariek eta lehenengoak, Aitor Rementeria bergararrak, bi ordu eskas behar izan zituen ibilbideko 34 kilometroak egiteko. "Lasterketako lehen zatian Gure Ametsaraino joan eta Hiruerreketatik Dorletara, eta handik herrira etorri dira. Hemen jateko eta edateko zerbait hartu eta Arlabango bidea hartu dute. Aurten ez zegoen lokatzarik, eta ez da erortze larririk egon. Parte-hartzaile bati bizikletako pedalak apurtu zaizkio, baina horixe izan da lasterketako bitxikeria bakarra", azaldu du Altubek.

Txirrindulariei kamiseta bana eta zozketan parte hartzeko zenbaki bana eman dizkiete antolatzaileek. Urdaiazpikoak, likoreak, gaztak eta Jakion enpresako produktuak zozketatu dituzte, besteak beste, herriko frontoian lasterketa amaieran. Lau urdaiazpikoetatik hiru, oñatiarrei tokatu zitzaizkien. Umeek euren zozketa izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak