Ia hutsik dago herria

Miren Manias 2010eko abuztuaren 20a

Ohi baino auto gutxiago ikusi ditugu Leintz-Gatzagan, eta aldiz, gurea aparkatzeko ohi baino toki gehiago. Etxebizitzetako leihoak itxita daude gehienak eta herriko plaza ia hutsik aurkitu dugu; itzalean esertzeko tokia erraz aurkitu zitekeen. Abuztu erdialdean egonik herritarrak oporretan daude eta gutxi batzuk besterik ez dira geratu herrian.

Adin nagusiko herritarrak, esaterako, paseatzen edota itzalean eserita ikusi ditugu. Gazteenak, berriz, frontoian izan dira tenisean jolasten. Uztaila eta abuztua hilabete lasaiak izaten direla azaldu digute, baina turismoari dagokionean, aurten jende gutxiago ibili dela ere esan digute.

Bestetik, Gatz Museoko bisita gidatu kopurua jaitsi egin da aurten, baina datorren astean bisitari gehiago espero dituztela azaldu digute. Italiatik, Greziatik, Valentziatik eta Kataluniatik etorritakoak izan dira Gatzagako museoa ezagutzen, besteak beste.



Mugimendu askorik ez dabilela ikusita, Soran Hotelak itxi egingo du datorren astean. Ez zen haien hasierako asmoa abuztuan oporrak hartzea, baina lanik ez eta aste betez deskantsatzea erabaki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak