Hilaren 2tik aurrera zazpi autobus igaroko dira Leintz-Gatzagatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urtarrilaren 2a

Aurrerantzean zazpi autobus igaroko dira Leintz Gatzagatik. Lauk lotuko dute Gatzaga Arabako hiriburuarekin. Bi joango dira Eibarrera eta beste bat Arrasatera.

Pesa autobus enpresak eskaintzen du Lurraldebus programaren barruan Debagoiena eta Debabarrena eta Urola bailaren arteko garraio zerbitzua.
Zerbitzu horrek bere ohiko maiztasuna izango du hilaren 2tik aurrera. Gainera, Leintz Gatzagako Udalek horrela eskatuta aldaketa batzuk izango dira.


Zazpi autobus egunean

Gasteizetik irteten diren hiru autobus herritik igaroko dira aurrerantzean. Gasteizetik goizeko 07:30ean Arrasatera irteten dena lehenengoa. Eibarrera joateko berriz, bi. Arabako hiriburutik goizeko 08:30ean eta eguerdiko 12:30ean irteera direnak.
    Beste norabideari dagokionez, lau autobusek lotuko dute Gatzaga Gasteizekin. Goizean Bergaratik 08:15etan irteten dena. Arratsaldean Eibarretik 14:45ean eta 18:45ean irteten direnak eta gauean Bergaratik 21:30ean irteten dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak