Hasi dira parkea konpontzen

Goiatz Arana Begiristain 2007ko urt. 18a, 09:46
Leintz Gatzagan, hasi dituzte udaletxe ondoko parkea berritzeko lanak. Hezetasun arazoa konponduko dute lehenik, belarra erein eta txintxaun berriak jartzeko ondoren.

Urak parke ondoko etxean arazoak sortzen zituelako erabaki zuten lanok egitea, eta horregatik bota zituzten bertan zeuden hiru pinu handiak.

Urak bideratu dituzte eta, hezetasun arazorik izan ez dezaten, etxean asfaltozko geruza jarri diete.

Mandoi eraikuntza enpresa dabil lanok egiten eta, ondoren, harmaila egingo du parkearen atzeko partean. Haren gainean hesia jarriko dute.

Behin horiek eginda, belarra ereingo dute, eta txintxaun berriak jarriko dituzte ume eta gaztetxoek jolas egin dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak