Gurel guraso elkarteak zuzendaritza berritu du

Mirian Biteri 2009ko ots. 2a, 11:44
Gatzagako guraso elkarteak zuzendaritza batzordea berritu du. Batzordean bi urte egin dituzten Eguzkiñe Alberdik eta Ainara Zubillagak agur esan zuten eta haien ordez beste bi hautatu zituzten: Dorleta Elkorobarrutia eta Bea Alvarez.

Kide berriak sartu arren ardura banaketan ez da izango aldaketarik; Nerea Marurik jarraituko du presidente izaten eta Aitziber Gorosabelek idazkari lanak egiten. Karguek izena badute ere, lana guztiendako dagoela adierazi dute.

Inauteriak gertatzen

Batzarra egin zuten zuzendaritza berritzeko, eta bide batez, ikasturteko jarduna baloratu zuten. Ludoteka eta liburutegiaren martxarekin pozik azaldu ziren elkartutakoak.

Aurrera begira egin daitezkeen ekintzetan pentsatzen ere hasi ziren batzarrean elkartutakoak; udaberrirako irteeraren bat. Baina hori baino lehen Inauteriak datoz, eta otsailaren 21a antolatzen hasi dira; jinkana erako jolasak egingo dituzte pilotalekuan eta zozketa bidez sariak banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak