GSR enpresarendako etxerik etxeko laguntza zerbitzua

Mirari Altube Arrese 2007ko urr. 19a, 15:28
Astelehenean onartu zuten behin betiko teleasistentziaren gaineko udal erregelamendua.

Aretxabaletako Udalak duen erregelamenduarekin egin du lan orain arte Gatzagakoak. Apirilaren 26an egindako osoko bilkuran erabaki zuen orduko udalbatzak erregelamendu propioa behar zuela, eta orduan abian jarritako eskaerak astean izan du bukaera.


Aldaketarik ez zerbitzuan

Erregelamenduaren helburua da mendekotasun edo urritasunen bat duten herritarrak euren etxean jarraitzea eta bertan erantzutea dituzten beharrei. Hala, etxerik etxeko zerbitzuaren ardura GSR kooperatibari eman dio Udalak, eta Ainara Gabilondo gizarte laguntzaileak hauxe argitu digu: "Herritarrek ez dute igarriko inolako aldaketarik, lehen bezalaxe jasoko dutelako zerbitzua".
Etxerik etxeko zerbitzua jasotzeko eskaera egin duenari balorazioa egingo diote, mendekotasun gradua zehazteko. Emaitzak emaitza, hiru orduz jaso dezake zerbitzua gehienez ere. Zerbitzuaren kostua, ostera, eskatzailearen diru sarreren arabera zehaztuko dute.

Eguneko zentroa, Eskoriatzan

Udalaren ardurapean daude autonomoak, hau da, norberaren kasa moldatzen direnak eta Aldundiarenean gainerakoak. Eguneko zentrora joan beharra duten gatzagarrak Eskoriatzara bideratzen dituzte.
Zaharren egoitzari dagokionez, ostera, bailaratan banatuta dauka zerbitzua Aldundiak. Hala, Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatik osatzen dute bailara, eta horietako edozein egoitzatan lekua egiterakoan bertara bideratuko dituzte gatzagarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak