Goizez dago zabalik museoa jaiegunetan

Aste Santuko jaiegunak aurrez aurre izan arren, Eugenio Otsoa gatz museoak ateak zabalduko ditu bisitariendako. Ohiko jaiegunetako ordutegia izango dute bisita gidatuek: 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gaztelaniaz.

Museoko arduradun Aitziber Gorosabelek iragarri du talde batzuek dagoeneko hitzordua eginda dutela. Haien asmoa da Gatzagako altxorrak eta parajeak bisitatu eta sasoi baten gatza zelan egiten zuten ezagutzea museoan. Gainera, jakinarazi du taldeendako jaiegun horietako arratsaldeetan ere zabalduko duela museoa, txanda aldez aurretik hartuz gero.
Apirilaren 6tik 9ra etorri gura dutenek ere aurretik egin beharko dute hitzordua, lanegunak direnez ez dutelako bisita gidaturik izango ohiko orduetan. Txanda hartzeko Labidea dendara deitu behar dute interesatuek –egunotan telefonoarekin arazoak izan dituzte.

Denda zabalik

Turismo bulego den Labidea dendako ordutegia, ostera, jaiegunetakoa izango da bihar hasi eta apirilaren 5a, astelehena, bitartean: 10:00-14:00 eta 17:30-21:00. Pazko asteko gainerako egunetan ohiko ordutegia izango du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.