Gizarte-laguntzailea, martitzenetan udaletxean

Martitzen goizetan egongo da udaletxean gizarte-laguntzailea, Ainara Gabilondo eskoriatzarra, hain zuzen. Hala adostu zuten eguenean, hilak 20, Bideberri mankomunitateko kideek, Gatzagan bertan egin zuten batzarrean. Hala ere, aurrez hitzordua egitea gomendatu du Ainara Zubillaga gizarte-zerbitzuetako zinegotziak.

Zubillaga, Presidenteordea

Bideberri mankomunitatea Antzuola, Elgeta eta Gatzagak sortu zuten aurreko agintaldian, eta gizarte-zerbitzuei dagokien gaiak bideratzea du helburu. Zubillaga zinegotzi gatzagarra mankomunitateko presidenteordea da. Aurreko astean egindako batzarrean, dirulaguntzak zela bideratu argitu zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.