Aste bukaeran hasitako jaiei amabirjinaren egunean eman zieten amaiera. Giro bikaina izan dute bost egunetan Ainara Zubillaga zinegotziak esandako moduan, "jendea, batez ere, egunez ibili da". Hala, jende asko elkartu zen hainbat ekitalditan, Zo Zomgo perkusio taldea, flamenko ekitaldia ikusteko eta mendi bizikleta martxan, esaterako. Gauez, ostera, jende gutxiago ibili da: "Egubakoitzeko rock kontzertuan asko, baina hurrengo gauetan gutxitxo ostalarien esanetan", dio Zubillagak.
Astelehen ilunkaran ere jende asko zegoen Dorletako santutegian, bederatziurrenaren bukaeran. Eta atzo, hilak 8, Otxandiotik etorritakoak elkartu zitzaizkien gatzagarrei jaiei agur esateko.