Gipuzkoako errenta mailarik altuena

Leire Kortabarria 2007ko ots. 26a, 10:42
Leintz Gatzagari dagokio Gipuzkoako batezbesteko errenta altuena, 18.094 euroko batezbesteko errentarekin. Halaxe jakinarazten du Eustat Euskadiko Estatistika Erakundeak Euskal AEko Txosten Sozioekonomikoa 2006 delako txostenean.

Dokumentu horrek dioenez, Gatzagak, Gipuzkoako batezbesteko errenta altuena izateaz gain, EAEko higigarrien errenta altuena du, 4.374 eurokoa. Higigarrien bigarren errenta altuena Laukizek du (3.762 euro), eta Bizkaiko batezbesteko errenta altuena duen herria da, Gatzagaren gainetik (23.363 euro). Azkenik, Arabako errenta maila altuena Zigoitiak du (16.923 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak