Bertan bizi diren Amaia Olabe eta Xabier Jausoro aretxabaletarrek hartu dute etxeen ardura, eta atzo, urriak 29, inauguratu zuten denboraldi berria. Lehen legez lo egiteko aukera eskaintzen dute eta jatekoa ere bai: plater konbinatuak eta ogitartekoak, eta aste barruan menuak ere bai.
Abuztuan egin zuen Udalak lehiaketa deialdia eta eskaintza bakarra jaso zuen. Martitzenean egindako osoko bilkuran esleitu zien mendi etxeen ardura, eta lau urterako kontratua sinatu dute Olabek eta Jausorok. Lau urtero berrikusiko dute kontratu hori, eta 20 urte arte luzatu ahal izango dute.