Gaztainuzketako etxeek eta jatetxeak badute ura

Leire Kortabarria 2007ko urtarrilaren 15a

Konpondu da Gaztainuzketako ur horniketaren arazoa, "azkar eta ondo", Jon Sasiain udal arduradunaren esanetan.

Hain zuzen, Marotobasotik bideratu dute ura, hango poste azpiko iturburutik. 27.000 euroko aurrekontua izan zuten bideratze lanek, eta egubakoitzean bertan bukatu zituzten; horrek azaltzen du udal ordezkarien poza.

Hiru astean

Gaztainuzketako txaboletan ea jatetxean hiru aste zeramatzaten ur barik, Lapikoxuluetako iturburua, haiek hornitzen zituena, lehortu egin zelako. Marotoko iturburua egokitu bitartean, zisterna-kamioien bidez hornitu zituzten etxeok.

Oraindik ez dago argi Lapikoxuluetako iturburua zergatik lehortu den, baina baliteke autobideko lanek zerikusia izatea. Hori dela eta, autobideko lanen arduradunekin hitz egin du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak