Udala eratu ostean hilabeteko epea dute udalbatzek batzordeak osatzeko, eta gaur egingo duten ez ohiko osoko bilkuran osatuko dituzte Gatzagan. Hona osoko bilkurako gai zerrenda:
- Udalbatzaren osoko bilkuren aldizkakotasuna osatzea.
- Udal batzorde informatiboak osatzea.
- Diruzainaren izendapena.
- Beste erakunde batzuetan Udal ordezkarien izendapena.
- Alkateordeak izendatzeari buruzko alkatetzak emandako ebazpenaren informazioa.