Korapilo ikastaroarekin hasi dute gaur, abenduak 28, Gurelek antolatu dituen Gabonetako ekitaldiak. Bihar arratsaldean kaxak zelan apaindu erakutsiko diete umeei eta gazteak Gasteizko izotz pistara joango dira. Eguaztenean, ostera, patinak jantzi eta pilotalekuan aurrera eta atzera ibiliko dira umeak, gazteak eta helduak.
Urtarrilaren 2an, zapatua, Donostiako Kutxagunera joateko asmoa dute baina horretarako aurrez eman behar da izena. Urtarrilaren 4an frontenis txapelketa egingo dute pilotalekuan eta 5ean, berriro patinetan jardungo dute.