Gaur hasiko dira Andramaixak

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko irailaren 3a

Asteburua ekitaldiz josita izango da Leintz Gatzagan. Bihar herri afaria egingo dute urteroko menuarekin: entsalada eta bildots-txuletekin. Eta domekan, pilotari gazteen arteko pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte. Hemen duzue egitarau osoa:

Egubakoitza, 3

> Jaien hasiera
Etxafuegoak eta umeendako bonba japoniarrak, 18:00etan, San Migel plazan.
> Bederatziurrena
Dorletako santutegian, 19:00etan.
> Kontzertuak
Rock taldeen eskutik, 22:00etan, plazan.
> Alkoholemia kontrola
Borondatezko alkoholemia proba egiteko aukera.

Zapatua, 4

> Puzgarriak
Umeendako gaztelu puzgarriak, 11:00etan, plazan.
> Eriz magoa
Umeendako ikuskizuna, 13:00etan, plazan.
> Puzgarriak
16:00etan, plazan.
> Mus eta briska txapelketak
Toki Eder elkartean egingo dituzte: briska txapelketa, 16:00etan eta mus txapelketa, 16:30ean. Izenematea, (16:00etan) 20 euro bikoteko. Gehienez 32 bikote onartuko dituzte.
> Bederatziurrena
Dorletako santutegian, 19:00etan.
> Herri afaria
Pilotalekuan, 21:30ean. Girotzeko Fermin Valencia kantautorea, bertsolariak eta trikitilariak.
> Bolo txapelketa
Bolatokian, 00:00etan. Sariak: 1.ari, diruaren %50 eta urdaiazpikoa; 2.ari, diruaren %25 eta urdaiazpikoa; 3.ari, diruaren %10 eta xanpain eta ardo botila; eta 4.ari eta 5.ari, xapain eta ardo botila bana.

Domeka, 5

> Mendi bizikleta ibilaldia
Leintz Gatzagako VIII. mendi bizikleta ibilaldia 09:00etan, plazatik irtenda.
> Herri kirolak
San Migel plazan, 13:00etan.
> Pilota partiduak
Pilotari gazteen arteko txapelketaren finalak. Pilotalekuan, 16:00etan.
> Bederatziurrena
Dorletan, 19:00etan.
>Kalejira
Zozongo perkusio taldearekin, 19:30ean.

Martitzena, 7

> Bederatziurrena
Bederatziurrenaren bukaera Eskoriatzako abesbatzarekin. Ondoren gazta mokadutxoa. Dorletako santutegian, 19:00etan.

Eguaztena, 8

> Otxandiokoei ongietorria
Otxandiotik datozen lagunei harrera Dorletan, 11:00etan.
> Meza nagusia
Eskoriatzako abesbatzarekin, 12:00etan, Dorletan.

Zapatua, 11

> Erretiratuen Eguna
Erretiratuen bazkaria, 14:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak