Iaz hasitako egitasmoarekin jarraitu eta sua egingo dute museoan dagoen dorlan gatzaren ekoizpenaren gaineko kontuak bertatik bertara ezagut ditzaten bisitariek. Hala, gatza duen iturburutik hartutako uretik gatza lortu arte jarraitu beharreko prozesuaren berri emango dute. Gainera, Gesaltza Añanako (Araba) lagun taldea etorriko da museora, eta euren ekoizpenaren berri emango dute. Eta Madrilgo gatzaga baten gaineko argibideak ere jarriko dituzte bisitarien eskura.
Gatzezko bonboiak
Gatza eta bonboiak ezkontzeko arazorik ez dagoela erakutsi zuten iazko San Milixanetan, eta aurten ere gatzarekin egindako bonboiak eskainiko dituzte. Oñatiko Klax elkarteko kideek osagaiak eman dizkiete –eurek etortzerik ez dutelako–: kakaoa, txokolatea… Eta gatzagarrak astean ibili dira bai bonboiak egiten, bai gatza ekoizten. Hala, bonboi goxo-goxoak izango dituzte, domekan, dastatu zein erosteko.
Eta umeak asper ez daitezen eskulantxoak egiteko aukera izango dute. Gatzarekin egindako koloretako plastilina emango diete iruditxoak egiteko.