Lapurreta egin dute udaletxean bart

Arritxu Barruso 2007ko eka. 21a, 14:32
Udaletxeko segurtasun kaxa eraman dute. Lapurrak eskailera bat erabiliz bigarren solairuko leiho batetik sartu dira eraikinera.

Bertako langileek adierazi digute udaletxe guztian zehar ibili direla lapurrak eta ate guztiak indarrez zabaldu dituztela. Segurtasun kaxa topatu dutenean, eraikinaren atzealdeko leiho batetik behera bota dute kaxa eta alde egin dute.

Kutxazaina

Udaletxeak kutxazain automatiko bat dauka aldameneko orma batean eta bere makineria eta segurtasun kaxa udaletxe barruan daude. Lapurrak gela horretara ere sartu dira baina ezin izan dute bertako segurtasun kaxa hautsi. Gela horrek gainera alarma bat dauka eta goizeko zazpiak aldera segurtasun gizon bat joan da udaletxera alarmak seiak inguruan jo duela esanez. Orduan konturatu dira udaletxeko langileak lapurretan egin dutela.

Paper garrantzitsuak

Udaletxeko idazkaria kanpoan dela eta bertako langileek oraindik ere ez dakite zenbat diru lapurtu duten baina esan dute diruaz gain paper oso garrantzitsuak zeudela segurtasun kaxa barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak