Urtebete itxaron behar izan dute gatzagarrek gasa iristeko, baina aurtengo neguan etxean izango dute batzuek, lehenengo fasean gasaren hodiak sartu zizkietenek hain zuzen. Orain etxe barrura sartu behar dute gasa, eta horretarako instalakuntza lanak egin beharko dituzte batzuek, eta alta eskatu guztiek. Repsol enpresak telefono zenbaki bat jarri du herritarren zerbitzura edozein argibide eskatzeko eta alta eskaerak egiteko. Hona zenbakia: 901 170 170.
Bestalde, bigarren faseko gasaren lanak egiteko deialdia egin du Udalak, eta abenduaren 12an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea. Urtea bukatu aurretik erabaki gura du zeinek egin.