Garraio zerbitzu hobea gura du Udalak

Mirari Altube Arrese 2008ko urt. 25a, 14:39
Gatzagatik pasatzen den autobus zerbitzua hobetzeko ahaleginetan dabil Udala. Ez du egin zerbitzu berriaren gaineko baloraziorik, baina badagoela zer hobetu uste du. Urte berriarekin autobus gehiago pasatzen dira herritik, lehen baino hiru gehiago. Hala ere, taxi-busaren zerbitzua desagertu egin da urtarril erdian, eta hark utzitako hutsunea betetzeko ahaleginetan dabil orain.

Autobus zerbitzu berriak gazteei egin die mesede. Hala, Arrasateko institutura doazenek badaukate zelan joan goizeko 08:00etan. Horixe izan zen abenduan, Aldundiari egindako eskaeretako bat, eta lortu egin dute. Baina azken urteotan taxi-busak eman duen zerbitzua desagertu egin da egunotan. Goiz erdian joan-etorria egiten zuen Eskoriatzara, eta medikuarengana joan behar zutenendako egokia zen. Zerbitzu barik geratu da orain tarte hori, eta zelanbait bete gura du Udalak. "Taxi-busa eskatu gura dugu hutsune hori betetzeko. Badakigu herritarrek autobusean ibiltzera ohitu behar dutela, baina horretarako zerbitzu hobea eman beharko luketela uste dugu", azaldu du Eusebio Villar alkateak.
Debagoieneko mankomunitateak otsailaren 1ean egingo duen batzarrera Aldundiko Garraio Saileko arduradunak etorriko dira, eta Villarrek batzar hori aprobetxatu gura du eskaerok aurkezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak