Eskaera egindako baten bat ez badago ados erabakiarekin zortzi egun ditu orain erreklamazioak aurkezteko.
20 eskaera
Pilotaleku azpiko garajea Udalarena da, eta bertan 17 leku ditu automobilendako, bi motorrendako eta beste bi quadsendako. Jasotako eskaerak, ostera, 20 izan dira: 18 automobilendako eta bi motorrendako. Hortaz, epaimahaiak erabaki beharko du zelan banatu. Epaimahaia osatuko dute Udaleko Zerbitzu buruak, Hirigintza Saileko buruak eta idazkariak.
Hiru baldintza betetzea eskatu diete izena emandakoei: motordun ibilgailu baten jabe izatea; Gatzagan erroldatuta egon eta herrian bertan bizitzea; eta Udalaren ibilgailuen gaineko zerga ordainduta izatea. Familia bakoitzeko garajeko leku bakarra emango dute hasiera baten, eta lekuak sobera egonez gero bigarrena. Ondoren, Gatzagan bizi baina ibilgailua beste herri baten erroldatuta dutenek izango dute lehentasuna eta azkenik, Gatzagan bizi ez baina bertan lan egiten dutenek.