Gabon kantuen entsegua dago zapatuan

Mirari Altube Arrese 2008ko abe. 11a, 13:08
Gabonetako ekitaldiak gertatzen dabil Gurel guraso elkartea, eta dagoeneko egin du Gabon kantuen lehen entsegua. Bigarrena zapatuan da, abenduak 13, Garro jauregian (12:00).

Kantuok ikasten bukatzeko beste entsegu bat egingo dute, eta aurrekoa legez, herritar guztiendako dituzte zabalik ateak Gureleko kideek. Behin kantuak ikasita abenduaren 24 goizean, Gabon egunean, baserriz baserri joango dira ume eta gurasoak.


Bestalde, abenduaren 20an, zapatua, elizpea apaintzeko elkartuko dira Gureleko kideak. Urtero apaintzen dute hainbat panpinekin –jaiotza, zuhaitza, umeak kantuan...– eta aurten zer jarriko duten oraindik ez daukate guztiz erabakita. Seguru asko Olentzero izango dela aurreratu dute antolatzaileek, danbolinarekin gaztainak erretzen egongo da.

Ludotekan ere Gabonak hartu dute lanerako gai hilabete honetan. Eskulanak egiteko hartzen duten tartean Gabonetako apaingarriak egingo dituzte. Eta umeek egunotan egindako apaingarri horiek abenduaren 20an elizpean jarriko dituzte Olentzeroren inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak