Leintz Gatzaga: Gabon giroa herrian

Mirari Altube Arrese 2008ko abe. 19a, 14:04
Gurel elkarteko guraso eta umeek elizpea apainduko dute bihar, urtero legez. Eta San Migel plazako zuhaitzetan ere egunotan jarriko ditu Gabonetako argiak Udalak, baita goiko plazako gorostian ere.

Azken urteotan aldatu egiten dituzte elizpeko apaingarriak eta aurten Olentzero eta Maridomingi jarriko dituzte danbolina eskuartean dutela gaztainak erretzen. Gurasoek umeak izango dituzte lagun apaintze lanetan bihar (11:00) eta liburutegian egindako eskulantxoei ere egingo diete tokia. Lanak bukatutakoan txistorra jango dute elkartean.

Baserriz baserri kantuan

Gabon egunean, abenduak 24, goizean iritsiko da Olentzero herrira, eta ume eta gurasoekin batera kantuan joango da. Urtero legez autobusa hartzeko asmoa dute (09:00) eta Olaun aldeko baserrietara joko dute lehenengo. Handik Arabako mugaraino joango dira eta bidean dauden baserrietatik pasatu. Eta bukatzeko, Goierri auzoa eta inguruko baserrietara iritsiko dira. Baserri guztietatik pasatu ondoren herrian bertan ere abestuko dute kalez kale.

Zalantza barik, neka-neka eginda bukatuko dute guztiek eta merezitako saria jasoko dute eguerdian: bazkaria, Toki Eder elkartean. Goizean kantuan dabiltzan bitartean hainbat herritarrek gertatutako bazkaria jango dute Gabon giroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak