Etxerik etxeko laguntza zerbitzua, lehiaketara

Mirari Altube Arrese 2009ko apirilaren 7a

Antzuola, Elgeta eta Leintz Gatzagako gizarte zerbitzuek osatzen duten Bideberri mankomunitateak etxerik etxeko zerbitzua emateko lehiaketa deia egin du egunotan. Martxoan egindako Gobernu batzordean erabaki zuten deialdia egitea eta apirilaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute.

Behin iragarkia argitaratuta zortzi eguneko epea dute interesatuek lehiaketari erreklamazioak aurkezteko eta 20 egun izango dituzte oinarriak aztertu eta eskaerak aurkezteko. Horretarako, Bideberri mankomunitateak Antzuolan duen  bulegora joan behar dute, Herriko Plazako 8. atartean.

Bi urterako zerbitzua

Etxerik etxeko zerbitzua emango duen enpresa bi urterako hartuko du Bideberrik, eta kontratua luzatzeko aukera egongo da lau urte arte. Arreta emateko ordu normalaren kostua 18,07 eurotan jarri du mankomunitateak eta jaiegunetako arretarena 21,69 eurotan. Proposamen horiek beherantz hobetu beharko dituzte interesatutako enpresek.
Laguntza pertsonala –norberaren garbitasuna…– eta etxerako lanak egiteko laguntza –bazkaria, garbitasun lanak…– eskainiko ditu zerbitzua hartzen duenak. Gatzagan GSR enpresak eman du azken urteotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak