Baserriaren jabe Asier Ugartek dioskunez, baldintza ekonomikoak 2005eko aurrekontuaren arabera eginda zeuden, eta gaur egun, galerak ekarriko zizkion lanak egingo zituen enpresari. Beste eragozpen bat zen bidea nahiko motza izango zela –300 metro–, eta lanen kostua handia litzatekeela. Hain zuzen, 72.000 bat euroko aurrekontua zuten, eta orain, seguruenik, 96.000 bat eurokoa izango dute.
Argindarra ere bai
Gaur egun, Etxabarrira joateko lurrezko pista estu bat bakarrik dago. Asmoa da obra bakarrarekin argindarra ere sartzea.