Espainiako Gobernuak 44.216 euro emango dizkio Udalari Santa Kolunba konpontzeko

Mirian Biteri 2009ko ots. 18a, 10:00
Espainiako Gobernuak dagoeneko onartu du dirulaguntzen harira Leintz Gatzagako Udalak aurkeztutako proposamena. Santa Kolunba ermita gatz museoko informazio gune bihurtzeko egin beharreko konpontze lanetara bideratuko dituzte Madrildik iritsiko diren 44.216 euroak. Udalaren asmoa da lan horiekin udaberri partean hastea; apiril aldean, hain zuzen ere.

Informazio eta sarrera gune

Eusebio Villar alkateak jakinarazi du Santa Kolunba informazio eta sarrera gune bihurtu gura dutela. Bisitariak hartuko lituzkete bertan eta handik hasiko litzateke aspaldi gatza egiteko prozesuaren bisita. Horretarako, baina, ermita egokitu egin behar dute.
Eraikina Dorletara bidean dago, gatz museora heldu baino metro batzuk lehenago. Orain arte Elizarena izan bada ere, orain dela aste gutxi batzuk  Udalaren eskuetara pasatu zen. Villarren esanetan, "baldintza bakarra jarri digute konponketa lanak egiteko: ermitaren hormak eta aldarea mantentzea". 

Espainiako Gobernutik jasoko duen diruarekin ezin izango da proiektu osoa ordaindu, eta beraz, Udalak faseka egingo ditu konpontze lan horiek: "Lan guztiek 120.000 euro inguruko aurrekontua dute". Obrak, esan bezala, apirilerako hasita izan beharko dituzte. Horixe da Madrilek ezarritako baldintza bat; eta 2010eko lehen hiruhilabetean bukatuta izatea, bigarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak