Eta lasaitasun hori asko eskertzen dute gatzagarrek: zarata gutxiago, ibilgailuen joan-etorri txikiagoa, eta batez ere, herritik bertatik eta baserri bideetatik errepidera ateratzeko orduan segurtasun handiagoa ikusten dutelako orain.
Turismoari kalterik ez
Hala ere, turismoari eragin dakioken kaltea ez dela hain handia izango uste dute Gatzagako ostalariek. Euren esanetan Gatzagara doan jendeak badaki nora doan eta berdin dio betiko errepide zaharretik joatea. Bestalde, udan Landara jende asko joaten da Debagoienetik, eta horiek herritik pasa behar dute. Gatz museoko arduradunak ere ez du uste autobideak kalte handirik egingo dionik turismo kopuruari.