Hamabost egunez egongo da ikusgai espedientea udaletxean, jardueragatik kalteturik egonez gero, bidezko adierazpenak egin ditzan. Hala ere, ez du baimenik jasoko eskaera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu artean.
Baimena besterik ez du behar Repsolek gasa etxeetara eroateko. Gatzagarrek joan zen udazkenerako izan gura zuten, herrian egin beharreko lanak ordurako bukatuta zeuden-eta, baina, azkenean, urtebete beranduago jasoko dute.