Erroldatze agiriak Internet bidez lortzeko aukera

Mirari Altube Arrese 2010eko ekainaren 25a

Udalak zerbitzu telematikoak eskaintzen dizkie herritarrei, hau da, Udalarekin Internet bidez harremanetan jartzeko aukera. Zerbitzu hori poliki-poliki dabiltza jartzen abian.

Oraindik eskaera guztiak ezin dira bideratu baina bai batzuk. Udaletxeko langileek uste dute zerbitzu benetan erosoa dela herritarrendako eta oraindik askok ez daukatela horren berri.

Udalaren webgunearen bitartez –www.leintzgatzaga.com–gatzagarrek erroldatze agiriak har ditzakete eta zergak kontsultatu. Hala, ez daukate udaletxera eske joan beharrik eta etxetik edo lanlekutik inprimatu ahal izango dute erroldatze agiri horiek. Horretarako webgunearen hasieran jartzen du non sartu, Udal zerbitzu telematikoak atalean, hain zuzen. Edozein gestio egiteko Izenpe txartela izan behar du herritarrak eta horren bitartez sartu ahal izango da zergen atalean edo errolda eskaeretan.

Beste zerbitzu batzuk ere jarri gurako lituzkete abian, udaletxera zuzendutako eskaerak erregistratzea esaterako. Oraingoz ezin da baina lanean jarraituko dute hori lortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak