Errioxara joango dira erretiratuak uztailaren 3an

Mirari Altube Arrese 2009ko eka. 12a, 13:23

Toki Eder erretiratuen elkarteak Errioxa aldera antolatu du irteera. Uztailaren 3an izango da, egubakoitza, eta izenemate epea zabalik daukate.

Interesatuek aurrez eman behar dute izena; elkarteko zuzendaritzako kide diren Pedro Mari Elkorobarrutiari edo Tere Aranburuzabalari jakinarazi behar diote, ekainaren 22rako. 


Egun pasa egingo dute Errioxan. San Millan de la Cogolla herri entzutetsua bisitatuko dute eta bertan dagoen Yuso monasterioa ikusteko asmoa daukate erretiratuek. Bazkaltzera, ostera, Castañares herriko Casa Palomo jatetxera joango dira.


Udaberrian eta udazkenean egiten dituzte irteerak erretiratuek eta azkenetan 25 bat lagun joan izan dira. Oraingoan, baina, gutxiago izango direla uste dute antolatzaileek. Irteera polita delakoan daude eta animatzeko dei egin diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak