Erretiratuei eskainitako eguna, bihar

Mirari Altube Arrese 2007ko ira. 14a, 12:49
Egun pasa bikaina antolatu die Udalak herriko erretiratuei, biharko. Bazkaria izango dute Toki Eder elkartean, soinujoleak lagun dituztela, eta ekitaldia bukatzeko opariak jasoko dituzte.

Herrian bertan zein baserrietan bizi diren erretiratuak elkartuko dira bihar elkartean. "Hantxe egoten direla gustura esan zuten iaz, inongo jatetxeetara joan barik; hortaz, bertara eroango diegu bazkaria", argitu du Ainara Zubillaga zinegotziak. Gehienak etorriko direlakoan dago, iaz 30en bat izan ziren. Bazkalostea trikitilariek girotuko diete eta oparitxoa jasoko dute gero.


Opari berezia nagusienei
Herriko gizon eta emakume nagusienek, gainera, opari berezia jasoko dute. Nagusiena, iazko moduan, Asteisolo baserriko Narciso Beitia da. Udaletxean dituzten datuen arabera 94 urte ditu. Emakumeen artean, ostera, kalean bizi den Matilde Arrese da, 89 urterekin.
Karta-jokoan egin eta herriko azken berriak elkarren artean komentatuta bukatuko dute eguna erretiratuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak