Erretiratuak Nafarroara doaz

Mirari Altube Arrese 2008ko irailaren 25a

Urriaren 9an, eguena, joango dira Nafarroa erdialdera Gatzagako erretiratuak. Izenemate epea zabalik dago, eta erretiratuen batzordeko kideren bati eman behar diote interesatuek.

Udaberrian eta udazkenean egiten dituzte irteerak erretiratuek. Udaberrian Elizondo aldean izan ziren eta udazkenean ere Nafarroara joatea erabaki dute. Goiz partean Lizarran egingo dute bueltatxoa eta bertan dauden santutegiak ikusi. Bazkaltzera Aiegi herrira joango dira, Iratxe hotelera hain zuzen. Bidaia elkarteak ordainduko du eta bazkideek bazkaria bakarrik ordaindu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak