Erretiratu gutxik eman du izena Nafarroara joateko

Mirian Biteri 2008ko urr. 6a, 14:50
Eguenean, hilak 9, joango dira Lizarra aldera, eta azokan bueltatxoa eman eta gero Aiegi herriko Iratxe hotelean bazkalduko dute.

Nafarroa aldera antolatu duten irteera guztiz lotzeko batzarra ziren egitekoak egubakoitzean Gatzagako Toki Eder erretiratuen elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak. Juan Mari Makazaga idazkariak aurreratu digu gutxik eman dutela izena aurten, nahiz eta erretiratu asko egon herrian, 60 inguru: "Batzuk gaixorik dabiltza, beste batzuk beste zeregin batzuk dituzte eta oso gutxi joango gara". Autobusa hitzartuta daukate dagoeneko, hortaz, daudenak daudela joan egingo dira. 


Urtean bi bidaia egiten dituzte erretiratuek. Udaberrian Nafarroa iparraldean izan ziren, Elizondo aldean, eta orain udazkenean, Nafarroa erdira joko dute, Lizarrara. Eguenetan egiten dute Lizarran azoka, eta hantxe emango dute goiza gatzagarrek. Bazkaltzera Aiegi herrian dagoen Iratxe hotelera joango dira, eta arratsaldean Puyko amabirjinari egingo diote bisita: "Dotorea da benetan eta uste dut merezi duela ikusteak. Hala ere eguneko martxara moldatuko gara", gaineratu digu Makazagak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak