Arroparen kudeaketa nola egiten den ezagutarazteko asmoarekin sortu da Formularik iraunkor eta solidarioena kanpaina. Azalpenak emateaz gain, hausnarketarako bidea zabaldu gura dute erakusketarekin, arropen bizi-zikloa luzeagoa izan dadin.
Emaus fundazioak sortutako Sin Desperdicio marka solidarioko materiala egongo da ikusgai eta erakutsiko dute edukiontzi zurira botatako arropa eta oinetakoekin zer egiten duten Arrasaten jarritako tailerrean.
Xurdin ipotxaren ikuskizuna
Bestalde, umeek Xurdin ipotx urdinaren gorabeherekin ondo pasatzeko aukera izango dute bihar, zapatua, (17:00), San Migel plazan. Antzerkia, kantuak, dantzak eta jolasak eskainiko dizkiete Xurdinek eta haren lagunek 3 eta 10 urte arteko neska-mutikoei ordubete iraungo duen emanaldian.