Enplegu Tailerrean gatzagar batendako dago lekua

Mirari Altube Arrese 2009ko eka. 11a, 15:31
Debagoieneko mankomunitateak, INEMen laguntzarekin, Enplegu Tailerra jarriko du abian urriren 1ean. 32 lagunendako dute lekua, tartean gatzagar batendako, eta izena emateko epea hil honetan bukatuko da. Arrasateko INEMen bulegoan egin behar dute.

Enplegu Tailerra formazioa eta lana bateratzen dituen egitasmoa da. 25 urtetik gora duten langabeei zuzendua dago eta helburua da langabe horiek lanbide konkretu batean formatzea, lana eta formazioa uztartuta. 12 hilabeteko tailerra da eta hiru espezialitate izango dituzte: sukaldaritza, eraikinen eta hiri-altzarien mantenua eta eguzki-energia sistemen instalakuntza eta mantenua.

 

Tailerrak irauten duen bitartean formazio-kontratu bat izango dute ikasle horiek eta soldata jasoko dute hilero. Hala bada, formazioa eta lana bateratuko dituzte zortzi orduko lan-jardunean.

Gatzagar bakarra

Debagoieneko herri bakoitzari ikasle kopuru bat dagokio –biztanle kopuruaren arabera zehaztuta–; Gatzagari bakarra. Eta Udalak 2.200 euro jarriko ditu. Gatzagarrik aurkeztuko ez balitz, beste herri batekoari utziko lioke lekua, 32 plazak betetzeko. Uztailean hautaketa frogak egingo dituzte izena emandakoen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak