Emakumeak agertzen diren argazkiak gura dituzte erakusketa egiteko

Mirari Altube Arrese 2009ko ots. 6a, 14:17
Gizarte Zerbitzuetako arduradunek emakumearen gaineko argazki erakusketa jarri gura dute martxoak 8 inguruan. Eta herritarrek etxean gordeta dituzten argazkiak topatu eta udaletxera eroatera animatu gura dituzte. Otsailaren 23a izango da argazkiok eroateko azken eguna.

Gatzagako emakumeak protagonista izango diren erakusketa antolatu gura dute Gizarte Zerbitzuetako arduradunek, lehengo eta oraingo emakumeak hain zuzen. Argazkian ez dira derrigorrez emakumeak bakarrik agertu behar, baina pertsonaia nagusia izan dadila eskatzen dute. Emakumearen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta erakusketa dotorea gertatu daitekeela herrian uste du Ainara Gabilondo gizarte laguntzaileak, hortaz, etxeetan gordeta dituzten sasoi bateko argazkien bila hastea proposatzen du. Herritarrek ekarritako argazki horiek, gainera, itzuli egingo dizkiete jabeei. Lehenengo eskaneatu egingo dituzte udaletxean eta ondoren orijinalak itzuli, inolako kalterik izan ez dezaten.

Sorginak elkartearekin

Gizarte Zerbitzuetako arduradunak Sorginak Emakume Elkarteko kideekin egoteko asmoa dute egitasmoaren berri eman eta laguntza eskatzeko. Hain zuzen Sorginak Emakume Elkartea orain dela 20 urte baino gehiago sortu zuten Gatzagako emakumeek, eta urtero elkartzen dira martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna batetik, eta urteurrena bestetik, ospatzeko. Horrez gain, urtero egin dituzte bidaiak, baita ikastaroak eta hitzaldiak antolatu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak